Oñatiko udala

Zigor erreformen ebaluazioa eta legitimazio politikoa aztergai da Lege Soziologia Institutuan

2015/04/23
Card image cap
Partaide gehienak estatutik etorritako ikerlariak dira

  Gaur egun, zigor erreforma gehienak, botere exekutiboaren ekimenez hasten dira. Horrek, XIX. mendean nagusi zen eredu parlamentarioa aldatu dela adierazten digu.

  Herrialde ezberdinetako gobernuek inkestak erabili ohi dituzte elektoralki errentagarriagoa izango den lege eredua finkatzeko. Nahiz eta, ikerketa soziologiko horiek erdi ezkutuan mantentzen diren. Horrela, ekimen legegile askok, zigor politika populista bihurtzeko arriskua dute.

  Gaiaz eztabaidatzeko 17 aditu bildu dira gaur unibertsitate zaharrean. Gehienak, estatutik etorritakoak dira baina badira Portugal eta Kolonbiakoak ere.

  Gaur hasi den mintegian jorratzen ari direnak lau zutabe edo atal nagusitan biltzen dira: zigor erreforma prozesuetan informazio soziologikoaren erabilera, zigor erreformak gizarte eskaera gisa justifikatzea, zigor erreformen eragin sozialen ebaluazioa eta eragin sozialak bideratutako politika kriminalaren paradigma.

  Lan bilera berri hau, bihar arratsaldean amaituko da.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!