Usakoko putzua garbitzen egon dira urpekariak

2015/06/05
Adarrak, burnizko piezak, alanbreak eta bestelako hondakinak atera dituzte

  Bainu denboraldia hasi aurretik urtero egiten da Usakoko putzuaren garbiketa. Asteazkenean etorri ziren Buceo Euskadi enpresako urpekariak eta ura nahikoa zikin eta hotza zetorren arren, putzuaren barrena garbitzea lortu zuten. 

  Arbol adar luzeak, burnizko piezak, metalezko alanbreak eta beste hondakin batzuk atera zituzten putzutik. Saltoka edo igeri dabiltzanentzat arriskutsuak izan daitezken elementuak putzutik atera dira. Baina urpekariek beste datu batzuk ere eman dituzte, eta iaz baino kangreju gutxiago ikusi dituztela adierazi dute. Kangreju gutxiago bai baina ahate familia bat inguruan izan zituztela azpimarratu dute. Ahate ama eta lau ahatekume inguruan izan ei zituzten garbiketa lanak egiten ari ziren bitartean. Horrek, uraren kalitatea ona dela adierazten du.

  Usakoko uraren kalitate ona da baina oso hotz dago. Asteazkenean, 13 gradutan zegoen.

Usakoko bainu denboraldia datorren larunbatean, ekainaren 13an hasiko da ofizialki eta irailaren 13ra arte luzatuko dela. Inguruak txukuntzen hasiak dira eta putzua bera, garbitu da jada.

Iturria: Oñati Irratia

Urpekariak Usakon