Oñatiko udala

Urriaren 31n estreinatuko da Aitor Arregiren film berria, “La trinchera infinita”

2019/07/10
Card image cap
Pelikularen kartela atzo aurkeztu zuen Moriarti etxeak

.  Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak orain gutxi amaitu dute La trinchera infinita filmaren muntaia. Bi ordu pasako pelikula osatu dute eta hiru hilabete barru, urriaren 31n estreinatuko da. Baliteke ordea, aurrez, Donostiako zinemaldian ikusi ahal izatea baina aukera hau ziurtatzeko dago oraindik. Loreak eta Handia filmen arduradunak atzo aurkeztu zuten Andaluzian eta Euskal Herrian osatu duten pelikula berriaren kartela.

  La trinchera infinitak 1939an bere etxean ezkutatu zen eta 33 urtez gordeta egon zen Higinio Blanco pertsonaiaren istorioa kontatzen du, fikziozko istorioa. Filmak beldurraren inguruko alegoria egiten ei du  eta itxialdi fisikoaren bidez, itxialdi psikologikoaz jarduten du, egileek aurreratu zutenez. Filma Andaluzian eta Euskal Herrian errodatu zuten iaz, gaztelaniaz, eta aktore nagusiak Antonio de la Torre eta Belén Cuesta dira. Gidoia Luiso Berdejo eta Jose Mari Goenagak idatzi zuten eta Goenagak berak, Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendu dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!