Oñatiko udala

Ur mozketa izango da bihar goizean Zubillagako industrialdean.

2014/07/07
Bi hidrante aldatzeko lanak egingo dira.

  Bi orduko ur mozketa iragartzen da bihar Zubillagako industrialdean. Goizeko 8 eta erdietatik 10 eta erdietara ez da urik izango. Zaharkituta dauden bi hidrante aldatu behar dituzte.

  Hidranteak, suhiltzaileek erabili ohi dituzten ur hartune bereziak dira. Hauek egoera onean daudela ziurtatzea oso garrantzitsua da. Herri gunean bezala industrialdeetan ere izaten dira. Suhiltzaileen parkea bertan dagoen arren, Zubillagako industrialdean ere badira. Baina zaharkituta daudela ikusi denez, aldatu eta berriak jarriko dira. Konkretuki, bi izango dira berrituko diren hidranteak.

  Sarera lotuta dauden hidrante hauek aldatu ahal izateko, inguruko ur hornidura eten egin behar da. Horretxegatik, bihar goizean, 8 eta erdietatik 10 eta erdietara, ez da urik izango Zubillagako industrialdean.  

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!