Ur mozketa izango da bihar goizean Errementari plaza eta Aozaraza, Ultzegin, Motxon eta Bidebarrieta kaleko hainbat bebarrutan.

2014/01/15
Aozaraza kalean ur hoditeria berritzeko lanen baitan hainbat aldaketa egin behar dira.

  Hasita daude Aozaraza kalea urez hornitzeko hodi berriak sartzen. Hoditeria aldatzeko lan hauen baitan lotura berria egin behar da eta horretxegatik, bihar, inguruko hainbat eraikinetan ura moztu egingo da. Ur mozketak lau orduko iraupena izango du: goizeko 8 eta erdietatik eguerdiko 12 eta erdietara eta konkretuki, Aozaraza kaleko 15. zenbakiari, Errementari Plazako 1, 2 eta 3 zenbakiei, Ultzegin kaleko 1, 3, 4, 5, 7, 9 eta 11 zenbakiei, Motxon kaleko 1 eta 7 bitarteko zenbaki bakoiti edo inparrei eta Bidebarrieta kaleko 19, zenbakiari eragingo die. 16 eraikin horietan esan bezala, bihar goizean, 8.30etik 12.30era ez dute urik izango.

  Biharkoa ez da izango seguruenetik Aozaraza kalean eta inguruetan gauzatuko den ur mozketa bakarra. Kaleko ur hoditeria berritzeko lanen baitan beste mozketa batzuk egin beharko direla adierazi digute Gipuzkoako Urak enpresako teknikoek. Baina hurrengo mozketa horiek noiz egingo diren oraindik ez da zehaztu.

  Aozaraza kalean ez ezik Kale zaharrean ere ur hoditeria berritzen ari da  Gipuzkoako Urak enpresa. Lanak arin-arin doazela eta aurreikusitako epeak betetzen ari direla jakinarazi digu enpresako tekniko batek. Otadui zuhaiztian, Olalde baserriaren parean hasi ziren lanak Kanpantxo ingururaino etorrita daudela esan digu. Hemen ere, lanak aurrera doazen heinean ur mozketak egin beharko direla aurreratu digu baina data edo egun konkreturik eman gabe.

  Kale zaharretik Aozaraza kalera itzulita, gogoratu, hemen bai bihar 4orduko ur mozketa izango dela inguruko hainbat kaletako eraikinetan. Konkretuki, Aozaraza kaleko 15. zenbakian, Errementari Plazako 1, 2 eta 3 zenbakietan, Ultzegin kaleko 1, 3, 4, 5, 7, 9 eta 11 zenbakietan, Motxon kaleko 1 eta 7 bitarteko zenbaki bakoiti edo inparretan eta Bidebarrieta kaleko 19, zenbakian bihar goizeko 8.30tatik 12.30tara ez dute urik izango.

Iturria: Oñati irratia