Oñatiko udala

Unibertsitate aurrealdeko losa apurtuak aldatzen ari dira udal brigadakoak

2018/11/13
Card image cap
Lanak datorren astean amaitzea espero dute

  Unibertsitate zaharraren aurrealdeko plazan apurtutako losa asko zeuden. Horiek aldatzen hasi ziren pasa den astean udal brigadako langileak eta horretan jarraituko dute datorren astera arte. Kolokan geratu diren losak aldian-aldian itsatsi edo lotu izan dira. Oraingoan ordea, apurtutakoak kendu eta berriengatik ordezkatzen ari dira.

  Unibertsitate ondoko zubiaren inguruko losak ordezkatuta, autobus geltokira joateko eskailera ondokoak aldatzen ari dira aste honetan, baina oraindik, plazaren bestaldekoak aldatzea falta dutela adierazi digute. Eguraldia lagun, lanok datorren astean amaitzea espero da. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!