Udaltzaingoan bi agente lehen lanpostu betetzeko prozesuaren berri emango da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/11/19
Munazategiko biribilgunearen proiektuaren azken orduaren eta Gazte elkarte eta sormena bultzatzeko dirulaguntzen bigarren deialdiaren berri ere emango da

  Agente lehena lanpostuak betetzeko barne promozio deialdia egin zuen hasieran udalak, udal plantillan zeuden udaltzainei zuzenduta. Inor ez zen aurkeztu eta orain deialdia Euskal Autonomia Erkidegora zabalduko da baina zuzenean agente lehena maila dutenentzat. Lehiaketa berezi bidez beteko ditu udalak bi agente lehen lanpostuak eta prozesuaren oinarri arautzaileak azalduko dira arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean. Oñatiko eta Elorrioko udaltzain banak aurkeztutako permuta eskaera ere aztergai izango da gaurko bileran.

  Manazategiko biribilgunearen proiektuaren azken ordua ere azalduko zaie gobernu taldeko kideei; proiektuak bederatzi lursail ukitzen ditu, afekzio maila ezberdinarekin, 8 lursail desjabetzea aurreikusten da, 2.074 metro karratu hartuz, eta beste lau lursail edo 234 metro karratu aldi baterako hartuko dira. Xehetasunak gaurko gobernu batzarrean azalduko dira. Hirigintza batzordearen eskutik, Uribarri auzoa 16 zenbakian padel pista legeztatzearen gaia ere aurkeztuko da.

  Gazte elkarte eta sormena bultzatzeko dirulaguntzen bigarren deialdiaren berri ere emango da eta jaso diren eskaerak aztertuko dira. Haur eta Gazteria batzordetik antolatu diren ekintzak eta Gaztelekuko sotoan hainbat konponketa eta margotze lan egiteko proposamena jakinaraziko da gobernu taldearen gaurko bileran.

Iturria: Oñati Irratia