Oñatiko udala

Udaletxea itxita egongo da larunbatean

2019/02/12
Card image cap
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua prestatzeko lanak direla eta, udal bulegoak ez dira irekiko zapatuan

  Abenduaren 17an hasi ziren Herritarrentzako Arreta Zerbitzu berria egokitzeko lanak udaletxean, alhondiga aldeko bulegoetan. Obrak udal bulegoak zabalik daudela egiten ari dira baina larunbatean telekomunikazio sarea egokituko da.  Horrek, egun ezinbestekoa den  informatika sareari eta telefonoari eragingo dio. Udal bulegoetan egin ohi diren tramiteetarako sareko konexioa izatea ezinbestekoa denez, larunbatean, bulegoak itxita mantentzea erabaki da.

  Prestaketa lanak ostiral arratsaldean hasiko dira. Telekomunikazio sarea egokitzeko lanak larunbatean egitea aurreikusten da, baina bukatu ezean, igandean osatuko dira. Astelehenerako behintzat, guztia gertu izango da, udalaren jarduna normaltasunez bete ahal izateko, bai barruko lanetarako baita herritarrei begira zerbitzua osorik eskaintzeko ere.

  Alhondigako sarreratik udaletxean egokitzen ari diren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak administrazio elektronikora lotura izango du eta hainbat udal agiri eskuratu eta ordainketak egiteko bitarteko telematikoak jarriko dira, besteak beste. Horietarako sarea prestatuko da larunbatean.

  Gogoratu, udaletxea eta ondorioz, udal bulegoak itxita mantenduko direla larunbatean. Tramiteren bat egin behar duenak, ostiralera bitartean egin ahal izango du edo datorren astean. Bulegoak  9:00-21:00ak arte zabalik izaten dira eta udal erregistroa berriz, 14:00ak arte. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua egokitzeko lanak oso aurreratuta daude eta printzipioz, martxo erdialderako edo, ireki asmo da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!