Udalak, urrian bere gain hartuko duen kale garbiketa zerbitzurako langileak hautatzeko prozesuen deialdi eta oinarriak onartzea proposatuko da gaurko Osoko Bilkuran

2016/04/28

  9 pioi kontratatzea aurre ikusten da, horietako bi pioi gidari izango dielarik. Hautagaiek bete beharreko baldintzak, gainditu beharreko azterketak eta lanpostuei dagozkien zereginak zehazten dituzten bi oinarri plegu osatu dira eta horiek onartu eta deialdia kaleratzea proposatuko da gaurko bileran. Udal Plangintzako Aholku Batzordearen araudia behin betikoz onartzea edota etxez etxeko zerbitzuaren esleipena, gaurko bileran aztertuko da.

  Aurreko bilkuran mahai gainean utzi zen gaiari helduko zaio bestalde, hau da, Elkar Hezi ikastetxearen Santa Marinako udal eraikinaren lagapena berritzeari. Horrekin batera, Txantxiku Ikastolak zentzu berean egin duen eskaera aztertuko da, San Juan kalea 1 zenbakian dagoen udal eraikinaren lagapena eguneratzea, alegia.

  Gai zerrendan jaso diren 14 gaiekin batera, EH Bilduk aurkeztu dituen hiru mozio idatzi ere azalduko dira gaurko Osoko Bilkuran: errefuxiatuen egoeraren ingurukoa, diru sarrerak bermatzeko errentaren ingurukoa eta fracking-aren inguruan herri borondatea defendatzea proposatzen duena.

  Apirileko Osoko Bilkura19.30tan hasiko da eta Oñati Irratiak zuzenean eskainiko du.

Iturria: Oñati Irratia