Udalak, luzatu egingo ditu Gaztelekuko animatzaile eta sustapen zerbitzua eta informatika gelaren zerbitzua ematen duten enpresen kontratuak.

2013/11/08
Aukera hori, kontratu idatzietan jasota zegoen.

  OIÑASE S.L. enpresa da gaztelekuko animatzaile eta sustapen zerbitzua ematen duena. Udalarekin duen zerbitzu kontratua 2010eko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean, printzipioz, lau urtetarako. Baina hitzarmena beste bi urtez luzatzeko klausula ere jaso zen. Abendu akaberan amaitzekoa zen kontratua beste urtebetez luzatzea erabaki berri du udal gobernu taldeak. Hala, gaztelekuko animatzaile eta sustapen zerbitzuari dagokion kontratua, 2014ko abenduaren 31ra arte luzatuko da.

  Gaztelekuko informatika gelaren zerbitzua ematen duen enpresari ere kontratua luzatuko zaio, kasu honetan 2014ko abuztuaren 31ra arte. Iñigo Biain Berraondo da lan informatika gelaren zerbitzuaz arduratzen dena. Udalak, 2008ko irailaren 1ean sartu zen indarrean Biainekin zuen kontratua eta hasieran lau urtetarako izango zela adostu arren, beste bi urtez luzatzeko aukera aurre ikusten zuen. Eta aukera hori gauzatuz, 2014ko abuztuaren 31ra arte luzatzea erabaki berri du udal gobernu taldeak. Kasu honetan ez legoke beste luzapenik egiteko aukerarik. Ondorioz, kontratu luzapen tarte hau aprobetxatuko du udalak, gaztelekuko informatika gelaren zerbitzua berriro lizitaziora atera ahal izateko baldintzak zehazteko.

Iturria: Oñati irratia