Udalak, kultura sustatzailearen baja betetzeko langile bat kontratatuko du.

2012/02/03
Interesatuek, eskaera, Lanbide-ren web atarian bete behar dute. Otsailaren 10a da horretarako azken eguna.

  Diplomatura mailako ikasketak eta euskarari dagokionean, gutxienez, EGA edo 3. mailako hizkuntza eskakizuna izatea eskatzen da. Horrezaz gain, hainbat merito baloratuko dira. Hara nola, kultur kudeaketako ikasketa osagarriak izatea, euskarari dagokionean laugarren hizkuntza eskakizuna egiaztatzea, informatika ikastaroak edota IT txartelak aurkeztea, kultura arloan lan eskarmentua izatea eta Oñatiarra edota herriko ezaguera duen pertsona izatea.

  Ikasketa eta euskara ezagutzari buruzko oinarrizko baldintzak betetzen dituzten lagunek, eskaera jada lanbideren web orrian sartuta osatu dezakete; www.lanbide.net da horretarako klikatu behar dena. Izena emateko otsailaren 10a arteko epea finkatu da. Gero, hautaketa prozesura onartutakoei, curriculum elkarrizketa egingo zaie. Hori, seguruenik, otsailaren 17an izango da. Hautatuko den laguna, lanean, martxoan hastea aurreikusten baita.

  Kultura sustatzaileak, kultur arduradunarekin batera, kultur programa ezberdinak koordinatu, kontrolatu eta ebaluatzen ditu.  Kultur arloko espedienteen kudeaketa egiten du eta besteak beste, sare sozialetan kultur edukiak eguneratu eta komunikabideekin harremanak izaten ditu. Orain kontratatuko den ordezkoak, funtzio horiek betetzen jarraitu beharko du.