Jose de Azpiazu musika eskolari diru laguntza

2012/02/13
Udalak, Jose de Azpiazu musika eskolari emango dion urteko diru laguntzaren erdia aurreratzea erabaki du, kasik 44.000 euro.

  Udalak, eta Jose de Azpiazu musika eskolak, elkar lan eta finantziaziorako hitzarmena sinatu zuten iazko martxoan. Horren arabera, aurtengo laguntza 87 mila euro pasatxo izango da.

  Hau, urtean 4 zatitan ordaintzen zen lehen. Baina eskolak dituen beharrei aurre egin ahal izateko bertako arduradunek ordainketa bi zatitan egitea eskatu zuten. Urte hasieran, erdia eta ekainean beste erdia ordaintzea eskatu zuten. Hala egin da 2008tik eta aurten ere hala egitea erabaki berri da.

  Orain beraz, ia 44 mila euroko diru laguntza emango dio udalak musika eskolari. Horretaz gain, udal gobernu taldeak, uztailean beste erdia ordaintzeko konpromisoa hartu du.