Oñatiko udala

Udalak bi langile berri kontratatu ditu

2015/05/06
Card image cap
Kiroldegiko mantenu teknikaria eta emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko programaren arduraduna atzo hasi ziren lanean

  Kiroldegiko mantenu teknikari berriak, lan horretan diharduen langilearen errelebo kontratua osatuko du. Ondorioz, lan jardunaren % 75a betetzeko kontratua egin zaio 2019ra arte.

  Lanpostua betetzeko oposizio-lehiaketa egin da eta puntuaziorik gehiena lortuta, Mikel Korkostegi Oianguren oñatiarra kontratatu da. Atzo bertan hasi zen kiroldegian lanean.

   Emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko programaren arduraduna ere atzo hasi zen lanean.

  Berdintasuna planaren egikaritza eta jarraipenerako, berdintasuna sustatzeko programa onartu berri du Udal Gobernu Taldeak. Bide batez, programa hori aurrera eramango duen teknikaria ere kontratatu da.

  Emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko programaren ildo nagusia berdintasun planaren inplementazioaren jarraipena eta ebaluazioa egitea da, baina beste aspektu batzuk ere biltzen ditu. Hara nola, berdintasuna lortzera bideratutako neurri zehatzak eta zerbitzu bereziak diseinatu, proposatu, eta bultzatzea, beharren diagnosia egitea, genero- inpaktuaren ebaluazioa,  udalaren politika, programa, eta egitasmoetan oro har berdintasunera bideratutako irizpide eta  tresnak txertatzea, partaidetza prozesuetan generoaren ikuspegitik berdintasunean oinarritzeko tresnak, protokoloak eta bermeak proposatzea eta beste erakunde publiko zein pribatuekin, berdintasuna aburu duten lankidetza eta partaidetza bideak egitea. Berdintasuna sustatzeko sentsibilizazio kanpainak egitea eta udal langileei beharrezkoa den formazioa eta aholkularitza ematea.

  Programak urtebeteko iraupena izango du eta hau aurrera eramateko, unibertsitateko diplomatura edo gradua duen teknikaria bilatu da. Izendapena ez luzatzearren, inguruko herrietako lan poltsak kontsultatu dira eta M. Iribar kontratatzea erabaki da. Hasieran, sei hilabeterako eta % 70eko lan jarduna betetzeko kontratu da.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!