Oñatiko udala

Udalak, 52 gazte kontratatu ditu aisialdi ekintza ezberdinetarako.

2014/06/30
Udaleku irekiak, udako kirol kanpaina eta arte udalekuetan begirale arituko dira.

  Uztailerako eta ordu tarte jakin batetarako egindako kontratuak dira udalarekin sinatu dituztenak. Askorentzat, lehen lan esperientzia.

  Udaleku irekietarako 36 begirale kontratatu dira, Uda kirol kanpainarako 14 eta arte udalekuetarako beste 2. Guztiak, aisialdi ekintzatan arituko dira dinamizatzaile edo irakasle lanetan. Udalekuetakoek, goizeko lan jarduna izango dute eta kirol begiraleek berriz, ekintzaren arabera, goiz edota arratsaldekoa. Batzuen, lan kontratua, hilaren 24an amaituko da beste batzuena, hile akaberara arte luzatuko da.

  Udalak, urteak daramatza jada, uztaileko aisialdi ekintzetan lan egiten duten gazteei kontratua egin eta gizarte segurantzan alta ematen. Udaleku irekietako begiraleekin egiten hasi zen eta, hurrengo urteetan, uda kanpainako begiraleetara zabaldu zuen praktika hori. Inguruetako udalekin konparatuta, lehenetarikoa izan zen halako kontratazio formalak egiten hasi zila.

  Askorentzat, lehen lan esperientzia izaten da uztaileko hauxe eta sinatzen duten lehen lan kontratua ere bai. Berez, duen iraupenagatik ez du langabezia saririk kobratzeko biderik ematen baina aste batzuetako kotizazio hori aurretik edo ondoren izan daitekeen kotizazioetara batzen da. Edozein istripu edo ustekabeko gertatuz gero gainera, langileak dagokion aseguru babesa dauka.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!