Oñatiko udala

Udal ordezkariek harrera egingo diete bihar Ameriketako Estatu Batuetako Santa Fe hiritik datorren bisitari taldeari.

2012/10/02
Santa Fe hiria, oñatiar jatorria zuen Juan de Oñatek fundatu ei zuen.

  35-40 laguneko taldea da bihar Oñatira hurbilduko dena. Euskal Herrian barrena bidaiatzen ari dira Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle bat gidari dutelarik.

  Oñatik eta AEBetako Santa Fe hiriak lotura historikoa dute. New Mexiko estatuko hiriburua den Santa Fe, ustez Oñatin jaio zen Cristobal de Oñateren ondorengo batek fundatu baitzuen, Juan de Oñatek hain zuzen. Horren haritik, bi herrien arteko adiskidetasun harremana sortu zen orain urte batzuk dela.

  Orain, Santa Fe-ko bisitari talde bat Oñatira etorriko dela aprobetxatuz, harrera egingo zaie udaletxean.
Amerikarrei ongi etorria, Manu Egaña kultura batzordeburuak egingo die bihar goizeko 10etan. Ondoren, 10 eta erdietan bisita gidatua egingo dute turismo bulegoko teknikariek lagunduta.

  Aipagarria da Santa Fe hiritik Euskal Herrira etorri den bisitari taldeko kide bat, New Mexikoko Historia Museoko zuzendaria dela.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!