Udal kontu-hartzailetza departamentuan diruzaintza eta kontabilitate teknikari lanpostua betetzeko oinarriak onartu ziren azken Tokiko Gobernu Batzarrean.

2015/02/18
Lanpostua, barne promozioz beteko da.

  Maiatzean, udal diruzainak aurretiazko erretiroa hartuko du. Bere lan-jarduna osatzeko ondorioz, beste pertsona bat izendatuko da. Izan ere, lanpostua, barne promozioz betetzea onartu baita. Deialdia, ondorioz, egun Oñatiko udaleko karrerako funtzionarioei zuzenduko zaie. Hala erabaki zen pasa den asteko tokiko gobernu batzarrean.

  Diruzaintza eta kontabilitate teknikariaren lanpostua beteko duenaren ardura nagusiak, kontu-hatzailearekin elkarlanean aritu eta beharra dagoenean, hura ordezkatzea, udal kontabilitatea zuzentzea eta Udalaren funtsak, baloreak eta efektuak erabiltzeaz eta zaintzeaz arduratzea izango da. Hala, inguruan dituen langile subordinatuen lanak planifikatu eta antolatu beharko ditu eta lan horiek gainbegiratu eta kontrolatu beharko ditu.

  Kontu-hartzailearekin elkarlanean arituko da, hark delegatutako funtzioak beteaz; arlo ekonomiko-finantzieroko txostenak, irizpenak eta proposamenak egin beharko ditu hala eskatzen zaionean, Udalaren eta Oñatiko Ur Jauziak enpresaren kontabilitatea zuzendu ez ezik, udal enpresetako kontabilitatea gainbegiratu beharko ditu eta Diruzaintzako planak eta egitasmoak eratu eta erakundeak bere betebeharrei aurre egin ahal izateko eskura daukan dirua nola banatu erabaki beharko du, beti ere,  legez ezarritako lehentasunak oinarritzat hartuta. Horiek, esandako moduan, udal diruzainak bete behar dituen lanetako batzuk.

  Lanpostua barne promozioz beteko da, eta Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratzen den deialdia, Oñatiko udaleko karrerako funtzionarioei zuzenduko da.

  Lanpostura aurkezten diren hautagaien artean merezimendu lehiaketa egingo da, eta orain arte egin duten lanaren balioespenaz gain, antzinatasuna, ikasketa tituluak eta bestelako prestakuntza ikastaroak kontuan hartu eta baloratuko dira.

Iturria: Oñati irratia