turismoa

UDAKO PROGRAMA ETA BISITAK

2009/07/01
Aurten ere, Oñatiko Turismo Bulegoak, Arrikrutz-Oñatiko kobek eta Gomiztegik udako programarako ekitaldi bereziak antolatu dituzte.

NATURA: ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBETAKO BISITA BEREZIAK

  1. -ARRIKRUTZ ZUZEN ZUZENEAN,gidariak azalpen zuzenak emango ditu, kobaren edertasunak ikusgai). Bisita ordutegiak: UZTAILAK 25 ABUZTUAK 1,15 eta 29 LARUNBATETAN, 10:30etan euskaraz, -11:00etan gazteleraz ( 14 urtetik gorakoentzat).
  2. -ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK, KANPO ALDEA EXOKARSTA “GESALTZA-ARRIKRUTZ SISTEMA KARSTIKOA” Ikustekoak: Arrikrutz-Oñatiko Kobak Kanpo aldetik ezagutzeko aukera. Gesarribeko sistema orokorra , errekak, kobak, Sandailiko kondairak...........LARUNBATETAN . ABUZTUAK 8 eta 22 Iraupena: 4 ordu Zailtasuna: Ertaina (GUTXIENEZ 14 URTE IZATEA)
  3. -ARRIKRUTZ BARNE-BARNETIK(Exzentrikara) Abenduta berezi honetan bertako barnaldea ezagutzeko aukera izango duzu. Aldaola errekan hasi eta Arrikrutzeko eszentrika ikusteraino...IGANDETAN.ABUZTUAK 9 ETA 23. Iraupena 2-3 ordu. Zailtasuna: Ertaina ( GUTXIENEZ 16 URTE IZATEA). Arropa egokia, katiuskak-botak eta frontala ekarri beharko dira, taldeak gehienz 15 pertsonakoak izango dira.

ARRIKRUTZEKO BISITA BERERZIAK EGITEKO aurrez erreserba egitea ezinbestekoa da 943-0820 00 telefonoan.

ARTE-HISTORIA

  1. -SANCTI SPIRITUS UNIBERTSITATEA Sancti Spiritus Unibertsitatea Euskal Herriko berpizkunde garaiko eraikinik garrantzitsuenetarikoa da. 1540an hasi ziren eraikitzen . Barruan azpimarratzekoak dira kapera, klaustro ederra eta mudejar erako sabai apaindu aberatsa. Rodrigo Mercado de Zuazola oñatiar apezpikuak sortua. UZTAILEAN: Larunbat, igande eta jai egunetan 11:00tik 14:00etara ( Ordu-erdiko bisitak) ABUZTUAN: Astelehenetik ostiralera, 15:30etatik 19:00etara eta larunbat, igande eta jai egunetan 11:00tik 14:00etara ( Ordu-erdiko bisitak)
  2. -SANCTI SPIRITUS UNIBERTSITATEA ETA SAN MIGEL PARROKIA Unibertsitatea 8 urtean baino eraiki ez bazuten ere, San Migel parrokia elizak 3 mende baino gehiago behar izan zuen gaurko egunean agertzen zaigun itxuran ikusteko. XV. Mendeko eraikin gotiko honi Unibertsitatea sortu zuenaren eskariz egin zitzaion erreka gaineko klaustroa. Barrualdean Diego de Siloek egindako Zuazolaren mausoleoa azpimarratu behar da, baita Errukizko Amaren kaperako erretaula platereskoa. UZTAILEAN: Larunbat, igande eta jai egunetan 12:00etan ( Ordubeteko bisita ) ABUZTUAN: Astelehenetik ostiralera,17:00etan eta larunbat, igande eta jai egunetan 12:00 eta 17:00etan ( Ordubeteko bisita) Informazioa gehiago 943-783453 telefonoan

ARBIDEAK BISITAK. Euskal Artzain bideak Ohi ez bezalako bidaia, euskal artzain mundua hurbiletik ezagutzeko. Gomiztegi baserriari bisita, bere jatorria eta Euskal Herriko baserriaren funtzionamendua ezagutzeko. Bi aukerak: Artzain-txakurraren erakustadiarekin eta erakustaldirik gabe Informazio gehiago 943 251008

KONTUTAN IZAN OÑATIKO HAINBAT FESTA

ARANTZAZUKO AMAREN EGUNA Irailaren 9an

NAZIOARTEKO ARTZAI TXAKUR TXAPELKETA Irailaren 27an

SAN MIGEL FESTAK Irailaren 29an

ERROSARIOAK Urriaren 3an

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!