Oñatiko udala

TXANTXIKI elkarteari 2240 euro emango dizkio Udalak urteko ekintzak gauzatzeko

2016/07/28
Card image cap
Familia elkartearen eskaera bakarrik aurkeztu da gazte elkarteentzat eta sormenerako diru-laguntzetara

  Ekainaren 13an amaitu zen, elkarteen sustapena eta kultur sormen eta hedapenerako herriko gazte taldeei Udalak eskaintzen dizkien diru laguntzak eskatzeko epea. Eskaera bakarra jaso zen, Txantxiki familia elkarteak bideratutakoa. Honek, urteko ekintzak aurrera eraman ahal izateko udalaren laguntza ekonomikoa eskatu zuen. Udalak, 2240 euroko diru laguntza ematea onartu berri du. Horrelakoetan egin ohi denez, orain, laguntzaren % 60a ordainduko da eta egindako gastuak faktura bidez egiaztatu ondoren, gainontzeko % 40a.

  Elkarteen sustapena eta kultur sormen eta hedapenerako diru laguntzen lehen deialdian eskaera bakarra jaso denez, hartarako partidan, dirua geratu da oraindik, 8655 euro hain zuzen ere. Horiek banatu ahal izateko, oinarrietan zehazten dena beteaz, urrian, bigarren diru laguntza deialdia egingo da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!