Oñatiko udala

Trafiko kontrola jarriko du bihar udaltzaingoak Euskadi Etorbidean

2017/05/16
Card image cap
AIT-ITV eta dokumentazio kontrolak egingo dira goiz eta arratsaldez

  Trafiko arduradunek aldian-aldian egiten dituzten kontroletara batuko da bihar udaltzaingoa. Euskadi Etorbidean jarriko dira udaltzainak eta bertatik doazen ibilgailuek AIT-ITV errebisioak, asegurua eta bestelako dokumentazioa egunean dutela egiaztatuko dute. Mota guztietako motordun ibilgailuen kontrola egingo dute, auto nahiz ziklomotoreena. Udaltzaingoaren kontrola Euskadi Etorbidean jarriko da eta goizez nahiz arratsaldez, aldiko bizpahiru orduz egongo da.

  Era honetako dokumentazio kontrolak ohikoak diren arren, udaltzainek, tokian tokiko baliabideen arabera egiten dituzte. Oñatin, oin hurrengoa orain pare bat urte edo egin zuten. Ertzaintza egun hauetan egiten ari den trafiko kontrol orokorrera batuko dira bihar udaltzainak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!