"Selma Huxley, una canadiense en Oñati: descubriendo las pesquerías vascas en Terranova (s.XVI)"

2016/04/20
Michael Barkham, geografian doktoreak, hitzaldia eskeiniko du ostiral honetan. Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko Areto Nagusian, 19:00tan.

Aurtengo Liburuaren eguna dela eta Oñatiko Turismo Bulegoak Gipuzkoako Foru AldundiarekinGipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoarekin eta Oñatiko Udal Liburutegiarekin elkarlanean egitarau berezia prestatu du egun honen harira.

  • Apirilak 22, ostirala, 19:00tan: Michael Barkham hitzaldia.(Hizkuntza: gaztelera).

"Selma Huxley, una canadiense en Oñati: descubriendo las pesquerías vascas en Terranova (s.XVI)"

Michael Barkham HuxleySelma Huxley-ren semea, Kanadan jaio zen 1959. urtean. Cambridge-ko unibertsitatean doktoratu zen Geografian eta bere ikerlana Euskal Herriko XVI eta XVII. mendeko itsas historia aztertzen landu zuen. Bere espezialidadeak Euskal Herriko eta Kanadako XVI eta XVII. mendetako itsas historiaz gain, euskal baleazale eta bakailaozaleen presentzia "Terra Nova"-n dira hurrenez hurren.

Selma Huxley (Ingalaterra, 1927). Euskal Herriko eta Kanadako itsas historiaren alorrean ikerlari garrantzitsua. Labradorren XVI. mendean egondako euskal bale industriaren aurkikuntza egin zuen, baleontzien portuak, haien oinarrien aztarna arkeologikoak eta  portu haietan hondoraturiko euskal galeoi arrastoak. Besteak beste, San Juan galeoia (1565). Labradorren XVI. mendeko euskal bale arrantzaren kokaguneak identifikatzeko Huxley-ek 1977. urtean eginiko lehen expedizioko antolatzaile izan zen.2014. urtean "Lagun Onari" goraipamena jaso zuen.

  • Apirilak 24,igandea,11:00tan: Bisita berezia Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak ezagutzeko.

"Euskal literaturaren eta historiaren itsasoa"

Erreserba eta informazioa: 943 783453 /


Michael Barkham_Oñati

Albiste erlazionatuak