Oñatiko udala

San Martin egoitzan normaltasunez ari dira domekatik

2020/11/25
Card image cap
Egoiliar eta langileei egindako PCR guztiek negatibo eman dute

  Covid-19a atzemateko PCR probak egin zitzaizkien San Martin egoitzako egoiliar eta langile guztiei asteburuan, eta denek negatibo eman zutenez, aurreko astean hartutako prebentzio neurriak bertan behera geratu ziren igandean. Geletan, berrogeialdia betetzen zeuden lehen eta laugarren solairuko egoiliarrak irteten hasi ziren eta bisitak hartzen, gainontzekoen antzera. Beraz, gaitzari aurre egiteko protokoloak indarrean jarraitzen duen arren, normaltasuna itzuli da San Martin egoitzara.

  Pasa den astean aurreratu genuenez, langile batek positibo eman zuela eta epidemiologia zerbitzuak agindutako prebentzio neurriak indarrean sartu ziren. Egoiliar guztiei PCR frogak egin zitzaizkien eta negatibo eman zuten arren, bi solairutakoek beraien geletan irten gabe egon behar izan zuten eta langileek EPI jantziekin jardun zuten aste osoan. Bigarren eta hirugarren solairuko egoiliarrek berriz, bere egunerokoarekin jarraitu ahal izan zuten eta senitartekoen bisitak jasotzen jarraitu zuten.

  Orain, egoiliar eta langileek negatibo emanda, normaltasuna itzuli da San Martin egoitzako erabiltzaile guztientzat eta kanpoko bisitak jasotzen hasi dira berriro nahiz eta mugatuta dauden; bisitak beti senide berberenak dira eta astean birritan bakarrik izan daitezke.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!