Oñatiko udala

Potx eta Lotx pailazoek “Etxean” ikuskizuna sarean zintzilikatuko dute ostiralean

2020/04/01
Card image cap
Youtubeko “Algaraz ikuskizunak” kanelean ikusgai izango da 15:00tatik aurrera

  Potx eta Lotx pailazoek gutuna zabaldu dute ekimenaren berri emateko. Auskalomendin dira, etxean, Oñatiko gainontzeko haurren antzera eta bertan gertatzen dena guztiei erakusteko prest daude, beti ere, umorea lagun. Horregatik, Etxean ikuskizuna sarean zintzilikatuko dute. Etzi, ostiralean izango da, 15:00tatik aurrera. Youtuben, pailazoen Algaraz ikuskizunak kanalean ikusi ahal izango da.

  Etxean ikuskizunak egungo egoerarekin parekotasun handia du. Potx eta Lotx etxetik irten gabe egon behar dute. Baina barruan asperraldiari aurre eginez oso ongi pasa litekeela erakusten dute azken muntaia honetan. Bideo formatoan eskuragarri zegoen eta ostiraletik aurrera guztiontzat ikusgai jarriko dute.

  Pailazoek egunerokoaren imitaziora, irreberentziara, keinuetara jotzen dute bizi dugun egoera estua leundu eta barre egiteko. Potx eta Lotxen hitzetan, garai zail honetan barre egitea eta umoreaz gozatzea ezinbestekoa da. Hainbat lagunek egin dieten eskaera beteaz, ostiralean, apirilaren 3an, 15:00tatik aurrera Etxean ikuskizuna denon eskura, ikusgai, jarriko dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!