Paziente Bizia programaren lehen euskarazko taldea osatu da Debagoieneko ESIn

2017/03/28
Gaixoen formakuntza esperientzia hau Oñatira laster ekartzea espero dute eskualdeko osasun arduradunek

  Arrasateko, Aretxabaletako eta Aramaioko hamahiru pertsonek parte hartu dute euskaraz egin den lehen Paziente Bizia programan. Paziente Bizia gaixo dauden pertsonei laguntza ematea helburu duen hezkuntza programa da. Egunerokoan lagunduko dieten ezagutzak eta trebetasunak eskaintzea da asmoa, euren osasunak hobera egin dezan. Orain arte gaixoei zuzendutako formakuntza egitasmo hau Eskoriatzan, Bergaran, Aretxabaletan eta Arrasaten landu da baina beti gazteleraz. Berriki ordea, euskarazko lehenengo taldea osatu da. Esperientzia Oñatira ere zabaldu asmo du Debagoieneko ESIk eta berandu baino lehen halako formakuntza talde bat osatuko dela adierazi digute Arrasatetik.

  Formakuntza tailer hauek gaixotasun kroniko edo gaitz zehatz bat dutenentzat dira. Tailerretan, osasuna hobetzen lagunduko dieten praktika ezberdinak lantzen dira: ariketa fisikoa, elikadura heziketa, sendagaiak era egokian erabiltzea, emozioak kudeatzea, komunikazio eraginkorra eta  gaixotasunari buruzko oinarrizko ezagutza besteak beste. Taldeko kideen parte-hartze aktiboa da programa honen berezitasunetako bat eta garrantzitsua da partaideak bere ama hizkuntzan aritu ahal izatea. Horregatik sustatu zen euskarazko taldea osatzea. Emaitzak positiboak izan dira eta etorkizunean, hizkuntza aukera bikoitza kontutan hartuko da Paziente Bizia progamari dagozkion talde berriak osatzerakoan.

Iturria: Oñati Irratia

"Paziente Bizia" progama Oñatin erre landu nahi da