Otadui zuhaiztian, hilerrirako bidean eta San Martin auzoan hainbat zuhaitz landatu dira

2016/03/21
Hilda zeudenak aldatu eta berriak sartu dira

  Ekimena, lorezaintza zerbitzua eskaintzen duen enpresarena izan da. Herriko lorategi eta zuhaiztien txukuntze eta zaintza lanak ez ezik, hobekuntza proposamenak ere egiten ditu. Hala, Otadui Zuhaiztian eta Unibertsitate Etorbidean, hilerrirako bidean konkretuki, oso kaltetuta zeuden hainbat platanero ordezkatzea proposatu zuten. Ustelduta  edo gaitzak jota zeuden arbolak moztu eta berriak landatzea proposatu zuten. Bai Otadui Zuhaiztia baita hilerrirako bidea ere, pasealekuak direla kontutan hartuta, bertako gerizpea mantentze aldera eta nagusiki, lehendik platanero deritzon arbolak daudela kontutan hartuta, espezie bereko arbolak landatzea erabaki da. Hutsuneak zeuden lekuetan, 18-20 zentimetroko diametroa duten 20ren platanero landatu dira.

  Era berean eta otsailean aurreratu genizuenez, San Martin auzoko bizilagunek egindako eskaerari jarraituz, jolas parke inguruan 11 arbol berri landatu dira. San Martingo jolas-parkean iaz aterpe modukoa jarri bazen ere, ez du itzal nahikorik egiten. Horretxegatik eta berdeguneko zuhaiztia eskasa zela ikusita zuhaitz berriak landatzea erabaki zuen Udalak. San Martingo berdegunearen kokapena, etxebizitzetara dagoen distantzia eta autokarabana-guneko zuhaitzen ezaugarriak ikusi ziren eta 4 barietate ezberdineko 11 arbol landatzea proposatu zen.

  Pasa den  astean sartu ziren aipatu arbol berriak San Martin, Otadui Zuhaiztia eta Unibertsitate Etorbidean. Lanok, 7400 euroko kostua izan dute. 

Iturria: Oñati Irratia