Oñatiko udala

Osoko Bilkura irratiz eta streaming bidez jarraitu ahal izango da gaur arratsaldean

2020/04/30
Card image cap
Munazategi sektoreko eta Garaibai auzorako sarbidea antolatzeko biribilgunea eratzeko hitzarmena eta barne fiskalizaziorako laburpen eta egokitasun txostenak eta ekintza plana azalduko dira, besteak beste

  Udalbatzak bideo konferentziaz egingo du gaurko Osoko Bilkura, martxoan egin zuen bezala. Baina pleno bilerak irekiak izan ohi dira eta herritarrei batzarrerako sarbidea nola eman aztertzen aritu dira azken egun hauetan. Hala, udalak duen youtubeko kanala tarteko, estreaming bidez izango da apirileko Osoko Bilkura jarraitzeko aukerarik. Oñati Irratiak ere, zuzenean eskainiko du, ohikoa denez.

  Munazategi sektoreko eta Garibai auzorako sarbidea antolatzeko GI-2630 errepidean biribilgunea egikaritzeko hitzarmena aztergai izango da gaurko bilkuran, pasa den asteko Tokiko Gobernu Batzarrean jorratu ondoren. Hitzarmena  Udala eta ULMA taldearen artekoa da eta inguruko trafikoa berrantolatu eta seguruago egingo duen biribilgunea eraikitzea du helburu. Munazategi sektoreko eta Garibai auzorako sarbidea antolatzeko biribilgunea eratzeko hitzarmenean, alde bakoitzak bere gain hartuko dituen lanak, ardurak eta biribilgunea egiteko lanen finantzazio banaketa zehazten da, besteak beste.

  Barne fiskalizazioari buruzko hainbat txosten eta plan ere aurkeztuko ditu gaurko Osoko Bilkuran udaleko kontu hartzaileak: barne fiskalizazio laburpen txostenaren eta egokitasun txostenaren berri emango du eta barne fiskalizazio ekintza planaren inguruko xehetasunak ere emango ditu. Araozko eskola berria ostatu gisa egokitzeko lanak egiteko Udalak eta auzoak iaz sinatu zuten hitzarmena berritzea  edota gazteen emantzipaziorako dirulaguntzen ordenantza berria eta aurtengo deialdia egiteko proposamena aztertuko dira arratsaldeko bileran, besteak beste.

  18:30tan hasiko da apirileko Osoko Bilkura Oñati Irratiaren bidez (FM 107.4) zuzenean jarraitzeko aukera izango da eta streaming bidez ere bai, udalaren youtubeko kanalaren bitartez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!