Oso positiboki baloratu dute partaideek Emakumeontzako Jabekuntza Eskolaren aurtengo jarduna

2017/05/08
Eskaintza handitu eta ikastaroen iraupena luzatzea eskatu dute

  Egitasmoa martxan jarri zuen Andraitz talde feministak hala eskatuta udaleko Berdintasuna departamentuak jarraipena eman dio Jabetze Eskolari. 6 ikastaro eskaini eta horietatik 5 egin dira, 61 lagunek parte hartu dutelarik aurten. Batzuk, ikastaro bat baino gehiago egin dute. Adinari dagokionean gazteena 22 urtekoa izan da eta nagusiena, 63 urtekoa, baina bataz beste, 30-50 urte arteko emakumeak izan dira gehienak, adin tarte horretako 35 partaide izan baita Jabekuntza Eskolan. Eskainitako sei ikastaroetatik hiru bete egin ziren eta itxaron zerrendak osatu ziren. Autodefentsa, asertibitate eta gatazka konponketa eta eskalada tailerrak izan ziren guztiz bete ziren ikastaroak. DJ tailerra berriz, ez zen egin, ez baitzen gutxieneko partaide kopuru bat elkartu.

  Ikastaroak amaituta partaideek balorazio oso ona egin dute, ikastaroaren iraupena luzatu eta eskaintza handitzea eskatzearekin batera. Irakasleen lana eta gaitasuna  bikain batez baloratu dute gehienek. Antolakuntzaren alderdi praktikoa hobetzeko hainbat ekarpen ere egin dituzte partaideek.

  Jabekuntza Eskola emakumeen topagune izan nahi du, gogoetarako eta prestakuntzarako espazio bat. Udaleko berdintasuna departamentuan hasi dira jada datorren ikasturterako Jabekuntza Eskola prestatzen.

Iturria: Oñati Irratia