Oñatiko udala

Oñatiko musika banda Musika Banden Euskal Federazioko kide da

2021/03/24
Card image cap
Musika banden arteko elkarlana landu eta egungo egoera “desblokeatzea” dira federazio sortu berriaren helburuak

  Musika banden federazioa sortzeko asmoa aspaldikoa den arren, eta horretarako saioak ere lehendik egin diren arren, ez da orain arte eratu. Orain, pandemiak herriko musika banden inguruan izan duen eraginaz kezkatuta, elkartu eta federazio bat sortzeko urratsa eman dute hainbat musika bandek, tartean Oñatikoak.

  Musika Banden Euskal Federazioa jarri diote izena eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko hogeitik gora banda biltzen ditu. Eusko Jaurlaritzaren, Musikeneren eta Eresbilen laguntza ere badu. Federazioaren zeregin nagusia epe motzera pandemiak banden eremuan utzitako egoera desblokeatzea da, egun ezin baitute entseatu, eta epe luzera berriz, sor daitezkeen proiektuetan eragitea, musika banden lana sustatuz, duinduz eta elkarlana bultzatuz.

  Musika bandek badute instituzionalizazio maila bat, tokian tokiko udalekin elkarlanean aritzen baitira, askotan udal lokaletan entseatuz, eta kideen formazioa eta jardunari eusteko hitzarmen bereziak dituztelarik, Oñatiko musika banda kasu. Bandentzako propio diseinatutako protokolo bat landu du federazioak eta Jaurlaritzari aurkeztu dio semiprofesional gisako izendapena eskuratu eta jardunera lehenbailehen itzultzeko. Musika banda batzuk martxotik geldik daude eta gehienak azarotik entsegurik egin gabe. Oñatiko musika bandak jo zuen azken kontzertua Santa Zezilia egunekoa izan zen.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!