Oñatiko EAJ-k San Martingo etxebizitzen plan partzialaren aldaketari alegazioa aurkeztuko dio.

2014/04/10
San Martingo etxaldea amaitzeko hitzarmena sinatuta, plan partzialaren aldaketa onartu behar da.

  Horretarako datarik ez da zehaztu oraindik baina prozesua martxan da eta Oñatiko jeltzaleek jada adierazi dute aldaketa dokumentuarekiko alegazioa aurkeztuko dutela. Asteartean jakinarazi zieten Gobernu Taldeko kideei plan partzialaren aldaketaren kontrako alegazioa aurkeztuko dutela, hirigintza batzordea bildu baitzen.

  Lourdes Idoiagak eman zuen prentsaurrekoan berretsi zuen San Martingo etxebizitzen inguruan udal gobernuak egindako proposamenak ez duela kasu honetan aplikatu beharko litzatekeen 1994ko lurzoru legedia betetzen, eta edozein kasutan, egungo legedia aplikatuz gero ere ez lituzkeela legediak jasotzen dituen baldintzak bateko. Horregatik, talde jeltzaleak aipatu alegazioa aurkeztuko du eta beharrezkoa balitz, beste instantzia batzuetara jotzeko aukera ere aztertuko luketela aurreratu dute.

  Oñatiko jeltzaleek argi utzi nahi izan dute eraikuntza enpresak babesten dituztela eta legitimoa dela hauek beren interesak defendituz egin duten planteamendua. Jeltzaleek onartu dute herriko enpresak direla, enplegua sortu eta bertako ekonomia sustatzen dutela eta horretxegatik alderdiaren babesa eta errespetua dutela. Idoiagak azaldu du aurkeztuko duten alegazioa ez dela San Martingo hitzarmena sinatu duten enpresen aurkakoa, oñatiar guztien interesen eta legezkotasunaren aldekoa baizik.

Iturria: Oñati irratia

Argazkia: Oñatiko Udala