Oñati eta Arrasate arteko bidegorria itxita egongo da gaur eta bihar, sastrakak kentzeko lanak direla eta.

2014/06/30
Bidegorria bihar, 18:00etan irekiko da

  Oñati- Elorregi eta Elorregi-Arrasate bidegorrietan bazterrak garbitzen ari dira. Belarra moztu, sastrakak kendu eta garbiketa lanak egiten ari dira. Oinezko eta bizikletentzako plataformaren zabalera kontutan hartuta, lanak egin bitartean, bidegorriak erabat ixtea erabaki du Foru aldundiak, harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoelako.

  Oñati eta Arrasate arteko bidegorria erabat itxita egongo da bihar arratsaldera arte. Lanak, arratsaldeko lehen ordutan amaitzea espero da eta bidegorria orduan irekiko da berriro. Oñati eta Arrasate arteko bidegorria, bihar, 6tan irekiko da.

Iturria: Oñati irratia