Oñatiko udala

Oinezkoentzat jai guneak irabazte aldera, Aker taberna paretik unibertsitateko zubia bitartean, errepidea noiz nahi eta tarteka itxi egingo da datozen egunotan.

2012/10/05

  Ikusleen segurtasuna bermatze aldera, sokumuturraren eremua eta piroteknia ikuskizunerako segurtasun eremua errespetatzea eskatzen da.

  Zapatuan eta astelehenean, mozketa erabatekoa izango da. Erabatekoa eta egun osoz luzatuko dena.
Bai herri egunean eta baita Errosarixo bixamon egunean ere, kalebarria eta kalezaharra arteko oinezkoen joan etorria segurtatze aldera, eta baita Unibertsitate etorbidean izango diren bestelako ikuskizunak zaintze aldera, bertarako errepidea zapatuan eta astelehenean erabat itxita izango da.

  Trafikoa ondorioz, Portu kaletik eta saihesbidetik desbideratuko da. Baina gogoan hartu, Errosarixo domekan ere, unibertsitateko etorbidean trafikoa tarteka itxiko dela.

  Bihar gainera eta herri bazkarira doazenen segurtasunerako kiroldegi aurrealdeko bidea itxi egingo da arratsaldeko lehen ordutan, ordu batetik 4ak bitartean gutxi gora behera.

  Kiroldegira begira jarri garenez, gogoratu bestalde, Zubikoa aurrealdeko aparkalekuak ere itxita daudela gaur eta bihar. Alegia ezin dela autorik utzi bertan.

  Beste horrenbeste gertatuko da bihar Ibarra inguruan, Energia portatil enpresa aurrealdeko aparkalekuan. Kamioi lekua libre uzteko zintak jarriko ditu udaltzaingoak, bihar goizean ganadua ekarri eta eramateko kamioiak eta bestelakoak bertan aparkatzen baitira.

  Gogoratu, kiroldegi aurrealdeko lurrazpiko aparkalekua zabalik dagoela. Hesia jasota dauka eta bertan aparkatu nahi duenak ezer ordaindu gabe egin dezake. 

  Segurtasuna eta kale mozketak aipatzen hasita, ezin ahaztu genezake domeka gauean izango den piroteknia ikuskizuna. Horren inguruan, eta segurtasun neurriak errespetatu daitezen azpimarratuz oharra eman da kultura departamentutik.

  Eta azken ohartxoa jada, lapurrekin kontuz ibiltzeko gomendioa emanez.

  Jaixetan kalean jende asko biltzen dela jakinik poltsekin, karterekin eta sakelako telefonoekin kontuz ibiltzeko gomendioa egin da udaltzaingotik. Lapurrek, jende multzo handiak aprobetxatu ohi dituzte beraiena ez dena harrapatzeko. Halakoetan, poltsak etxean utzi eta oso eskura dugun poltsikoren batetan kartera txiki bat eramatea aholkatzen da. Telefonoekin ere kontuz ibili.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!