Oñatiko udala

Oinarrizko ekonomia aztertzen ari dira Lege Soziologia Institutuan

2018/06/25
Card image cap
Astebeteko epean egingo den bigarren bilera hasi zen atzo

  Oinarrizko ekonomian aditu diren 37 irakasle Unibertsitate zaharrean bildu ziren atzo, bihar arte luzatuko den batzarrean. Ez da oso ohikoa Lege Soziologia Institutuan bilerak igande edo asteburutan antolatzea, baina oraingoan hala egiten ari dira. Oinarrizko ekonomia: esanahia, proiektu eta praktikak jatekoaren bila moduan itzuliko genuke batzarraren izenburua.  Susana Narotzky irakaslea da bileraren antolatzailea, Bartzelonako unibertsitateko irakasle hau eta Greco proiektuaren buru da. Proiektu honek Europako Ikerketa Kontseiluaren finantzazioa dauka.

  Jende arruntaren proiektuak eta elite ekonomiko eta botere instituzionalek babesten dituztenen arteko elkar-eragitea nolakoa den ulertzen saiatzen ari dira unibertsitatean bildutakoak. Oinarrizko ekonomia aztertu eta adituen  ekonomia ereduekin konparatu ondoren, eredu teoriko berria zehaztuko dute, egungo ziurgabetasun ekonomikoa argitu ahal izateko.

  Lege Soziologia Institutuan atzoz geroztik bilduta dauden irakasleak munduko unibertsitate ezberdinetatik etorri dira, tartean, Grezia, Italia, Portugal, Britainia Handia, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina eta Espainiakoak daude.

  Bilera hau, astebeteko epean,Unibertsitate zaharrean egiten den bigarren nazioarteko batzarra da; pasa den ostegun eta ostiralean, Ahalmen urritasuna eta giza-eskubideak izeneko mintegia egin zen eta ostegunean, Emakume nerabeak eta zigor sistema gaia aztertuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!