Mondragon Unibertsitateak 2 milioi eurorainoko ez ohiko finantzazio plana aktibatu du COVID-19aren krisiak kaltetutako ikasleentzat

2020/05/14

  Plan berriaren helburua da inor Mondragon Unibertsitatean ikasi gabe ez geratzea koronabirusaren inpaktuagatik edo beste edozein arrazoi ekonomikogatik.

  Mondragon Unibertsitateak BEKABIDE izeneko programa dauka, ikasketen finantzaketan laguntzeko. Programa horrek 530 ikasle eta familia baino gehiagori lagundu die azken 3 urteetan. 2019/2020 ikasturtean, BEKABIDE programa hori indartzea erabaki du Mondragon Unibertsitateak, COVID-19ren krisiak eragindako ikasleei eta haien familiei zuzenduta.

  Ez ohiko finantzaketa-plan berri hori modu pertsonalizatuan ari da erantzuten krisi honen eragin ekonomikoa jasan duten familiek egindako eskaera guztiei. Finantzaketa-esparruak barne hartzen ditu matrikula-kuoten ordainketa geroratzeak, interesik eta errekargurik gabe; eta familia-egoera bakoitzaren bilakaeraren arabera, ordainketak ikasketak amaitzetik haratago geroratzeko aukera ere bai.

  2020/2021 ikasturte berrirako diseinatu den planak bi aldiz biderkatzen du programa arruntaren dimentsioa, eta, beraz, familia onuradunen kopurua bikoizteko gaitasuna izango du, beharra badago. Datozen hilabeteetan ekonomiak izango duen bilakaeraren ziurgabetasuna dela eta, Mondragon Unibertsitateak ikasketen finantzaketarako programen berezko baliabideak zabalduko ditu, bertan ikasi nahi duen orok hartarako aukera izango duela ziurtatzeko.

Iturria: Oñati Irratia