Maddalen Barriolak irabazi du liburutegian zozkatu den liburu elektronikoa

2015/11/05
Urrian, liburutegiko mailegu zerbitzua erabili dutenen artean egin da zozketa

  Urriaren 24a Biblioteken Eguna dela eta, Udal Liburutegiak ekintza egitarau zabala antolatu zuen. Ekitaldiak, nagusiki, urriaren 21etik 29ra gauzatu ziren baina hilabete osoan zehar liburutegiko mailegu zerbitzua erabili zuten lagunei, liburu elektroniko baten zozketan parte hartzeko aukera eskaini zitzaien. Horretarako, izen emate txarteltxoak bete behar ziren.

  Aste honetan bertan egin da liburu elektronikoaren zozketa eta irabazlea Maddalen Barriola Zumalde izan da.

Iturria: Oñati Irratia

Maddalen Barriola saria jasotzen