Lazarraga parkean hainbat landaketa egin ditu udalak

2020/03/09
Erabilera okerraren ondorioz eragindako kalteak konpontzeko landare eta heskai berriak landatu dira

  2012ko irailaren 28an sinatu zuten Lazarraga jauregiko jabeak eta alkateak Lazarragako lorategia ireki eta erabilera publikorako lagapen hitzarmena. Horren arabera, uztailean eta abuztuan izan ezik, urteko gainontzeko hamar hilabeteetan Lazarraga jauregi osteko lorategia herritarren erabilerarako irekitzen da. Baina udalaren ardurapean geratu ziren lorategiaren eta bertako altzarien mantentze lanak: berdegunea zaindu, ongarritu eta moztu, sasoiko loreak jarri edota behar diren tratamendu herbizidak egin, besteak beste.

  Ohiko mantentze lanak ez ezik, kaltetu diren landareak ordezkatzea ere udalari dagokio. Inguruaren erabilera okerraren ondorioz parkeak hainbat kalte jasan ditu azken hilabeteotan eta horiek konpontzeko landare eta heskai berriak landatu dira. Lanek 2.000 euro pasako aurrekontua izan dute.

Iturria: Oñati Irratia