Langabeziak gora egiten jarraitzen du gurean.

2014/10/03
Abuztu amaieran baino 7 langabetu gehiago zenbatu dira irailean. Une honetan, Oñatiko langabezia tasa, % 9.29 da.

  Langabeziak hirugarren hilabetez jarraian gora egin du gurean. Ekainean 444 langabetu zeuden Oñatin, iraila amaieran berriz, 44 gehiago, 488. Azken hilabetean herriko zazpi lagun gehiagok eman dute izena Lanbideko bulegoan. Aipagarria da dena den, langabetuen igoera gizonezkoen artean eman dela nagusiki, 44 urte bitarteko gizonezkoen artean.

  Historikoki, iraila, kontratazio berriak egiteko eta ondorioz, langabeen kopurua murrizteko hilabetea izan da gurean. Herriko enpresen ezaugarriek hala eraginda, udazken-neguko kanpainari aurre egin ahal izateko, kontratu berriak sinatu ohi ziren hilabetea zen hauxe. Iaz ordea, joera historiko hori apurtu zen eta aurten berriro errepikatu da.

  Orain urtebeteko datuekin aldenduz gero, egoera pitin bat hobetu dela esan genezake. Iazko iraila amaieran, 512 langabetu zeuden herrian eta une honetan 24 gutxiago dira. Langabezia tasa ere, orain urtebete baino puntu erdi baxuagoa da.

  ADEGIk, Gipuzkoako Patronalak adierazi du poliki bada ere, Gipuzkoako ekonomia aurrera egiten ari dela. Ildo horretatik, txikia bada ere, aurtengorako hazkunde iragarri du Gipuzkoako Patronalak.    

Iturria: Oñati irratia