Oñatiko udala

Langabeziak gora egin du udan Oñatin

2015/09/03
Card image cap
400eko langa gaindituta berriro herriko langabezia tasa % 7.85 da une honetan

  Uztaila eta abuztuko datuak batuta, ekaina amaieran baino 27 langabetu gehiago daude une honetan Oñatin, eta lana topatu nahi eta ezinean daudenen kopurua 400dik gora joan da berriro, 412 hain zuzen ere. Ekainean 400eko muga hori aipatu genuen, 2011. urte amaieratik ez baitzen horren azpiko langabetu kopururik erregistratzen.

  Langabeziak, 44 urtera arteko herritarren artean egin du bereziki gora uda beteko bi hilabeteotan, 45 urtez gorakoen artean jaitsi egin baita. Une honetan, Lanbideko bulegoan izena emana duten 412 oñatiarretatik 236 emakumezkoak dira eta 176 berriz, gizonezkoak.

  Oñatin bezala, Gipuzkoan eta Euskal Autonomia Erkidegoan ere gora egin du langabeziak azken hilabetean. Uztaila eta bereziki abuztua hilabete txarrak izan ohi dira Oñatin lan bila dabiltzanentzat, historikoki langabeziak gora egiten baitu. Aurten ere, halaxe errepikatu da. Aipagarria da dena den, herriko langabezia tasa une honetan, urte hasieran baino puntu bat baxuagoa dela. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!