Kiroldegiko mantenu teknikari plazarako merituen balorazioa egin da

2019/09/16
Behin behineko puntuazioa argitaratu da eta erreklamazioak asteazkenera bitartean egin daitezke

  Ostiralean egin zen azterketaldiari dagokion hirugarren ariketa, azterketa praktikoa. Era berean, ostiral arratsaldean argitaratu zen merituen balorazioa. Horretarako, hautaketa prozesuan dirauten bost lagunek agiri bidez egiaztatu zuten lan esperientzia eta formazio osagarria begiratu eta puntuatu du epaimahaiak.

  Behin behineko balorazioa udaletxeko iragarki taulan eta web atarian ikusgai dago. Halakoetan egin ohi denez, erreklamazioak aurkezteko epea ireki da. Asteazkenean, hilaren 18an amaituko da erreklamazioak egiteko epe hori.

Iturria: Oñati Irratia