Oñatiko udala

Kiroldegiko mantenu teknikari bat hautatzeko oinarriak onartu eta deialdia egitea aztertuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean.

2015/02/05
Card image cap
Langile berriak, egun horretan diharduen langilearen errelebu kontratua osatuko du.

  Bi dira gaur egun kiroldegian mantenu lanetan aritzen diren teknikariak. Batek, errelebu kontratua aplikatzea eskatu du baina horretarako bere lan-jarduna osatuko duen beste langile bat kontratatu behar da. Langile honek beteko dituen lanei erantzun ahal izateko beharrezkoa den formazioa eta lan eskarmentua kontutan hartuta osatu den baldintza plegua aztertuko da gaurko tokiko gobernu batzarrean. Hautaketa nola eta nork egin ere zehaztuko da. Guztia finkatuta dagoenean, lanpostua osatzeko deialdia egitea onartuko du udal gobernu taldeak.

  Lanpostua lehenbailehen betetzea komeni da. Horrek esanahi du, gaur oinarriak onartuta, deialdia, ahalik eta azkarren argitaratuko dela hautagaiak aurkezteko epea irekiz.

  Kiroldegirako mantenu teknikari berria hautatzeko prozeduraren inguruko gai hau da gaurko Tokiko gobernu Batzarrerako lan zerrendan jaso den nagusiena. Guztira, 13 gai zerrendatu dira eta gehienak tramite hutsezkoak baitira. Asko, partikularrek etxean egin asmo dituzten lanetarako baimen eskaerak dira.

  Zenbait udal langilek beteko dituzten formazio ikastaro eta saioen berri ere ematekoa da gaurko bileran.   

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!