Oñatiko udala

Kiroldegiko jarduera fisiko eta kirol aholkularitza zerbitzua emateko aurkeztu diren bi enpresen eskaintza ekonomikoak baloratu eta argitaratu dira

2016/04/15
Card image cap

  Egun kirol aholkularitza zerbitzua betetzen duen E-Goitek eta Ebone enpresak dira lizitaziora aurkeztu direnak. Kontratazio mahaiak enpresen eskaintza ekonomikoen plikak ireki zituen pasa den astean eta horien balorazioa argitaratu da udaleko web atarian. Bi eskaintzen artean ez dago alderik, biek, zerbitzu ordu bakoitzeko prezio berbera proposatu baitute, 26.10 €. Edo beste era batera esanda, Udalak zehaztutako gehienezko prezioa 0.90 €tan merkatu dute biek. Beraz, puntuazioan, biak parez pare geratu dira eskaintza ekonomikoari dagokionean.
Aurretik bai, txosten teknikoa eta hobekuntza proposamenak baloratu zirenean puntu aldea egon zen bi enpresen artean.  E-Goitek enpresak 12 puntuko abantaila lortu du Ebone enpresarekiko.

  Memoria tekniko horretan, bezeroari eskainiko litzaiokeen arreta, beharren balorazioa, kirola eta jarduera fisikoko oinarrizko programaketa, erabiltzaileentzako dokumentazio eta laguntza materiala eta Zubikoa kiroldegiarekin koordinazioa, langileen antolaketa, udalarekin komunikazioa eta zerbitzuaren kalitatea kontrolatzeko neurriak baloratu ziren, besteak beste. Puntuazio hori ere ikusgai dago udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan.

  Okerrik ezean beraz, E.Goitek enpresari proposatuko zaio kiroldegiko jarduera fisiko eta kirol aholkularitza zerbitzua eskaintzen jarraitzea. Lizitazio prozesuaren oinarrietan jaso zenez, urtebeteko kontratua egingo litzateke hasieran baina beste bi urtez luzatzeko aukerarekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!