Oñatiko udala

Kiroldegi aurrealdeko lurrazpiko parkina zabalik izango da asteartera arte.

2012/07/04

  Plaza aldameneko aparkalekuan Garagardo Jairako karpa jarri dela eta, kiroldegi aurrealdeko lurrazpiko aparkaleku publikoa guztiontzat ireki da. Goizeko 10 eta erdiak inguruan jaso da bertako barrera eta doan erabiltzeko bidea dago.

  Aukera hori, hilaren 10era arte izango da, hau da datorren asteartera arte. Ordura arte ez baita plazako aparkalekua berriro irekiko.

  Aloña Mendi kirol elkarteak antolatutako garagardo jaia bihartik domekara izango bada ere, karpa muntatu eta kendu nahiz ingurua txukuntzeko beste bi eguneko epea eskatu dute. Beraz, gaurtik eta datorren asteartera bitartean ezin izango da plaza aldameneko aparkalekuan autoa utzi. Ordezko gisa, kiroldegi aurrealdeko lurrazpiko parkina doan izango da.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!