Justifikatu gabeko pertsonen eta merkantzien joan-etorria gelditzeko eskaera egin du Txanda elkarteak

2020/03/25
Udalak ekimena babestu du

  Txanda dendarien elkarteak Gipuzkoa, Araba, Bizkaiko dendak elkartzen dituen Euskaldendak taldearen ekimenarekin bat egin du eta EZ JUSTIFIKATU GABEKO PERTSONEN ETA MERKANTZIEN JOAN-ETORRIARI! eskaera egin du.

  Egungo osasun, ekonomia eta gizarte krisiaren aurrean, eta premiazkoak ez diren oinarrizko produktuen on-line salmentak eragindako salgaien joan-etorria ikusita, halakoak saihesteko neurriak hartzea eskatzen diete administrazio eta agintari ezberdinei: Espainiako gobernua, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Osasun sailei, Eusko Legebiltzarrari, Foru aldundiei eta alderdi politiko, sindikatu, nahiz merkatari elkarte eta gizarte erakunde guztiei. Aldi berean, baita herritar guztioi ere, benetan premiazkoak ez diren produktuen on-line salmenta gelditu dadin.

  Halako erosketek guztion osasuna arriskuan jartzen dutela dio Txanda elkarteak izenpetzen duen Euskaldendak taldearen idatziak. Izan ere, jatorri eta manipulazio zehaztugabeko paketeen joan-etorriak justifikatu gabeko pertsonen joan-etorria eragiten baitu gure kale, bebarru, eskailera eta igogailuetan, bizilagunen eta guztion osasuna arriskuan jarriz.

  Egoerarekin kontsekuenteak izan gaitezen eta justifikatu gabeko pertsonen eta merkantzien joan-etorria gelditzeko eskaera egin du Txanda elkarteak, ArabaDendak, BizkaiDendak eta Dendartean elkarteek zabaldutako eskaerarekin bat eginez. Oñatiko udalak ere Txanda elkartearen eskaera babestu du.

Iturria: Oñati Irratia