Jose de Azpiazu musika eskolak hartu du hileroko Herrixa kantuan ekimenaren antolakuntza

2020/01/22
Urteko lehen hitzordua larunbatean beteko da

  Herrixa kantuan ekimena Jose de Azpiazu musika eskolak eta Txantxiku ikastolak elkarrekin jarri zuten martxan. Aurrerantzean, musika eskola soilik arduratuko da hileroko kantu-jira antolatzeaz. Gutxieneko musikari talde bat elkartuko du eta herriko abeslariak zuzenean gonbidatuko ditu parte hartzera. Larunbatean, esaterako, Oñati abesbatzako hainbat kide hurbilduko da plazara. Bertan, Kontzejupeian elkartuta abiatuko baita urtarrileko Herrixa kantuan jira. Hitzordua, 12:30tarako egin da.

  Antolakuntzan aldaketa txiki bat egonagatik, hileroko Herrixa kantuan zita bere horretan mantenduko da, hileko azken larunbatetan, alegia.

  Euskal abestiak ezagutzera eman eta kanturako, eta musikarako, zaletasuna zabaltzea da Herrixa kantuan ekimenaren helburua, herri guneko kaleak girotzearekin batera.

Iturria: Oñati Irratia