Oñatiko udala

Inprobisazio ikastaroa antolatu du Irazan antzerki guneak

2015/11/10
Card image cap
Ikastaroak plaza mugatuak ditu eta osatzeko azken lekuak bakarrik geratzen dira

  Maite Aizpurua aktoreak emango du ikastaroa. Bere lan eta muntaietan inprobisazioa asko landu duen profesionala da eta Oñatira, esperientzia hori irakastera etorriko da. Horretarako, jokuen bidez eta egoera edo baldintza jakin batzuk emanez, antzerki esketx laburrak inprobisatzen saiatuko dira ikasleak. Ikastaroa, azaroaren 22an izango da, 16.00etatik 20.00tara.

  Ikastaroa irekia da eta interesa duen edonork eman dezake izena. Hori bai, plazak mugatuak dira. Gehienez, 25 lagunek egin ahal izango dute. Eta antolatzaileek jakinarazi digutenez, azken lekuak bakarrik geratzen dira. Beraz, interesa izanez gero, izena lehenbailehen ematea komeni da. Horretarako, helbide elektroniko bat zabaldu da: irazantaldea@gmail.com

  Inprobisazio ikastaroa Irazan antzerki guneak eskuartean darabilen egitasmo baten baitan kokatzen da. Urtarrilaren 8an, inprobisazio gala egin asmo dute Oñatin eta hori prestatzeko eta beren burua ere bapatekotasunean jantzi ahal izateko, hartan aditua den lagun batekin tailerra egitea erabaki dute. Baina tailerra herritarrei ere eskaini nahi izan diote eta hala, parte hartzea, interesa duten guztiei irekitzea erabaki dute.

  Inprobisazio ikastaro hau, doakoa izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!