Oñatiko udala

Hotz Oñati taldeak duintasun kit berriak eta zereal barratxoak bidali ditu Aita Mari ontzira

2021/04/30
Card image cap
Halako materiala bidaltzen den laugarren aldia da

  Aita Mari ontzia Almerian dago, otsailean Mediterraneoan, Libiako kostaldetik hurbil hainbat lagun erreskatatu eta lurreratzeko traba ugari gainditu ondoren. Berriro itsasoratzen denerako Hotz Oñati taldekoek bidalitako materiala izango dute erreskatatu berriei emateko. Konkretuki, 120 kit eta 1500 bat zereal barratxo bidali dira Oñatitik.

  Duintasun kit hauetan arropa eta higiene beharrak betetzeko materiala prestatzen da: txandal, kamiseta, barruko arropa, eskuoihal edo toalla eta edalontzia. Baina beharraren arabera egokituaz doaz eta oraingoan galtzerdiak eta hortzetako eskuila eta pasta ere sartu dutela jakinarazi digute Hotz Oñati taldekoek. Banakako poltsetan prestatzen dira, ontzira sartu orduko erreskatatutako pertsonei ematen zaielarik. Horrezaz gain,1.500 bat zereal barratxo ere bidali dira. Materiala Itsas Salbamendu Humanitarioko kideek jaso dute Oñatin eta furgonetaz eraman dute Almeriara.

  Laugarren aldia da Hotz Oñati taldeak berehalako laguntza emateko kit berezi hauek bidaltzen dituela. Aurreko bidalketa iazko azaroan egin zuten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!