Oñatiko udala

Hipoteka maileguen erreferentzia indizea ordezkatzeko mozioa onartu zen azken Osoko Bilkuran.

2013/07/08
Debagoieneko Kaleratzeak stop-ek aurkeztutako mozioak Bilduren aldeko botoa eta jeltzaleen abstentzioa jaso zuen.

  Kaleratzeak Stop Desahucios taldeko ordezkari batek irakurri zuen Bilduren babesarekin aztergaien artean jaso zen mozio idatzia.

  Hipoteka maileguen erreferentzia indizea bertan behera utzi eta ordezko indize tipo bategatik ordezkatzea eskatzen da mozioan. Gobernuak jada indize horien desagerpena aurre ikusten duen agindua eman zuen 2011an baina horien ordezkoa zehaztuko lukeen dekreturik ez da kaleratu oraindik.

  Halakoren zain egon gabe, Hego Euskal Herrian hipoteka mailegu ugari dituen Kutxabanki, mailegu kontratuetan aurreikusita dituen ordezko indizeak indarrean jarri ditzala eskatzen zaio.

  Kutxak onartutako hipoteka mailegu askok Kutxen HMEI deritzona dute eta ordezko indizetzat euriborra gehi 1a. Kaleratzeak stop taldeak eskatzen duen ordezko indize hori aplikatuta, familia ugarik, 300 edo 400 euro bitarteko aurrezpena izango lukete hilero. Horretxegatik, gehiago itxaron barik, mailegu dokumentuetan aurre ikusita dagoen ordezko indizea berehala aplikatzea eskatzen da.

  Azken Osoko Bilkuran gehiengoz onartu zen mozio idatziak bi eskaera zehatz egiten zituen:
Ekonomia ministerioaren utzikeria tamalgarria salatzeaz bat Kutxen hipoteka maileguen erreferentzia indizea desagerraraziko duen erregimena lehenbailehen finkatzea eskatzen da batetik eta Kutxabanki, bestetik, aipatu HMEIaren berehalako ordezkapena egitea eskatzen zaio. Puntu hori mailegu hartzaileekin sinatutako hitzarmenetan jasota dagoenez ez baitu ministerioaren zain egon behar.

  Debagoieneko kaleratzeak stop taldeak aurkeztu zuen mozioa Bilduko ordezkarien aldeko botoz onartu zen. Euzko Alderdi Jeltzalea abstenitu egin zen.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!