Herrixa kantuan balkoitik balkoira egingo da larunbat eguerdian

2020/03/26
12 abestiko zerrenda osatu du Musika eskolak eta letrak ikasleen artean zabaldu ditu

  Jose de Azpiazu musika eskolak Herrixa kantuan hileroko ekimenari eustea erabaki du. Martxoko azken larunbatean, etzi alegia, izango da elkarrekin kantuan egiteko aukerarik, baina etxean geratzeko eskaerara moldatuta, Herrixa kantuan balkoitik balkoira egingo baita.

  Hamabi abestiko zerrenda osatu dute antolatzaileek eta kantuen letrak eskolako ikasleen artean, internet bidezko ohiko komunikazio bitartekoak erabilita. Baina musika eskolako ikasle eta gurasoek ez ezik, gainontzeko herritarrei ere parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi die musika eskolak. Horretarako, Herrixa kantuan balkoitik balkoira ekimenaren kartela, sare sozialen bidez zabaltzen ari dira.

  Kantu saio herrikoia larunbatean, 12:30tan hasiko da. Balkoitik balkoira egingo den kantu jira berezi hau Behin betiko” abestuz hasiko da, ondoren hurrenez hurren kantatuko dira: Ume eder bat, Agure zaharra, Ikusi mendizaleak, Furra furra, Txoriak txori, Habanera, Txantxibiri, Egun da Santimamiña, Iturengo arotza, Ixil-ixilik eta Gora eta gora beti.

  Herrixa kantuan balkoitik balkoira saioa egokituz hileko azken zapatuan egin ohi den kantu errondari eusten zaio, eta gainera, etxean egon beharra dugun honetan, herritar guztiok elkarrekin egin dezakegun proposamen berezi bat zabaldu du Musika eskolak.

Iturria: Oñati Irratia