Oñatiko udala

Herritarren Arreta Zerbitzu berria astelehenean irekiko da

2019/03/07
Card image cap
Udaletxera eta udaltzaingora deitzeko zenbaki zuzenak ere martxan jarri dira jada

  Herritarrekiko harremana errazteko asmoz bi aldaketa garrantzitsu gauzatzen ari dira. Herri barruan udaletxera eta udaltzaingora deitzeko bi zenbaki zuzen jarri dituzte erabilgarri: 010 udaletxera deitzeko eta 092 udaltzainekin berba egiteko. Bi zenbaki zuzen hauek indarrean daude jada eta beste herri edo hiriburuetan bezala, Oñatin ere erabilgarri daude. Herri barrutik egindako deietan erabil daitezke.

  Era berean, Herritarraren Arreta Zerbitzu berria astelehenean irekiko da, udaletxean, alondegia aldeko sarreran. HAZ zerbitzu berria astelehenetik ostiralera 7:30etatik 20:30 arte zabalik izango da. 7:30tatik 15:30ak arte 3 langile izango dira bertan herritarrei zuzeneko arreta ematen. 15:30etatik  20:30ak arte berriz, bulegoan egokitu diren baliabide elektronikoei esker, hainbat tramite telematikoki egin ahal izango dira: errolda agiriak edo zerga duplikatuak eskuratu, ordainketak egin, edo eskaera eta dokumentuei sarrera eman, besteak beste.

  HAZ zerbitzu honetan 3 langile izango dira zuzeneko arreta eskaintzen.  Bilera gela bat ere egokitu da HAZ gunean herritarrek udal langile eta ordezkariekin bilerak egin ahal izateko.

  Bide batez, hiri hondakinen zerbitzuari dagokionean, kuboak, olio poteak edota inzidentziak jasotzeko zerbitzua 17:00etatik 20.30ak arte beteko da astelehenetik ostiralera.

  Helburu nagusia kalitatezko arreta presentziala eskaintzea da baina aldi berean, bide telematikoen aukera indartu da, herritarrari ahalik eta zerbitzu integralena eskaini ahal izateko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!