Oñatiko udala

Herriko gazteak "Gazte Martxan" parte hartzera gonbidatu ditu Oñatiko Ernaik

2015/03/26
Card image cap
Bonoak Arrano tabernan salgai daude

  Oñatiko Ernaik pasa den astean aurkeztu zuen Lekunberritik Berriozarrera egingo den Gazte Martxa. Apirilaren 3tik 5era izango da eta herriko gazteak parte hartzera gonbidatu dituzte.

  Gazte Martxa apirilaren 3an Lekunberritik abiatuko da. Harrera ekitaldiaren ostean abiatuko da eta bidean bazkaldu ondoren, Irurtzunera iritsiko da. Kanpin dendak jarrita, tailerrak, mahai-inguru eta kontzertuak egingo dira.  Hurrengo egunean berriz, Irurtzun-Berriozar bidea egingo da. Arratsaldeko 19:30etan Gazte Martxaren ekitaldi nagusia egingo da eta ondoren, kontzertuak izango dira, besteak beste Oliba Gorriak, Skakeitan eta Raperos de emaus & zerokomaband taldeek parte hartuko dute. Apirilaren 5ean amaitzeko, Iruñean ospatuko den Aberri Egunera kalejiran joango dira.

  Gazte Martxako bonoak salgai daude Arrano tabernan 25 euroren truke. Gaztetxeak ekimenarekin bat egin du eta ondorioz, apirilaren 3tik 5era bitartean ez da aparteko ekitaldirik antolatuko Antixenan.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!