"Handia" filmak 13 hautagaitza eskuratu ditu Goya sarietarako

2017/12/13
Pelikula, zuzendari, jatorrizko gidoi eta aktore berri onenaren sariak eskuratzeko hautagaien artean dago euskal filma

  Goizean jakinarazi dira Goya sarietarako hautagaitzak eta Handia filma faboritoen artean dago, 13 kategoriatan izendatuta baitago. Aipagarria da gainera, Aitor Arregi eta Jon Garañok zuzendutako filma 2018ko Goya sarietarako izendapen gehien lortu dituena dela, Isabel Coixeten La librería bigarrena baita hamabi izendapenekin.

  Handia filmaren Goya sarietarako 13 hautagaitzak kategoria hauetan izan dira: pelikula onena, zuzendari onena, jatorrizko gidoi onena, aktore berri onena, jatorrizko musika onena, produkzio zuzendaritza onena, argazki zuzendaritza onena,  muntaketa onena, zuzendaritza artistiko onena, jantzi diseinu onena, makillaje eta ile-apainketa onena, soinu onena eta efektu berezi onena. Aitor Arregi oñatiarra, filma, zuzendari eta jatorrizko gidoi onenen sariak eskuratzeko hautagai da beste hainbat lankiderekin batera.

  2018ko Goya sariak datorren otsailaren 3an banatuko dira. Aurrez, urtarrilaren 13an, Forqué sariak banatuko dira Zaragozan. EGEDA Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundean banatzen dituen Forqué sarietarako ere izendatuta dago Handia filma.

Iturria: Oñati Irratia