Oñatiko udala

Hainbat ur mozketa egiten ari dira San Lorentzo auzoan

2015/09/18
Card image cap
Ur hornidura sarea berritzeko lanetan, loturak egiten ari dira

  Gaur goizean, San Lorentzo 15 eta 16 bebarruetako konexioak egin dira eta arratsaldean 6-7 eta 8 bebarruenak egingo dira. Horretxegatik, gaur arratsaldean, San Lorentzo 6-7-8 zenbakidun eraikinetan ez da urik izango 14.30tatik-17.30tara. Ur hornidura sare nagusirako lotura lanek jarraipena izango dute datozen egunetan, eta astelehen arratsaldean, adibidez, San Lorentzo 4 eta 5 eraikinei eragingo diete. Bi bebarru horietan, astelehen arratsaldean, 14.30tatik 16.30tara ez dute urik izango.

  Gogoratu Gipuzkoako Urak enpresa  San Lorentzoko ur hornidura eta saneamendu sarea berritzen ari dela. Fibrozementuzko hodien ordez, burdinurtuzkoak jartzen ari dira, auzoaren goialdeko etxeek duten ur presio arazoa konpontze aldera. Era berean oso hondatuta dagoen saneamendu sare zatia ere berritzen ari dira San Lorentzo 1 eta 14 bebarruen artean. Saneamendu sarea berritu eta hondakin urak eta euri urak biltzeko hoditeriak berezitzen ari dira.

  Ur hornidura sarea berritzen doazen neurrian, hoditeria berriarekiko loturak egiten ari dira. Hala egin dute goizean San Lorentzo 15 eta 16 zenbakidun bebarruetan eta hala egingo dute arratsaldean, 6-7-8 zenbakidunetan. Ondorioz, gaur arratsaldeko 14.30tatik-17.30tara  ez dute urik izango San Lorentzo 6-7 eta 8 bebarruetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!